XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezako oarrak

Pentekoste ondorengo 2'garren igandea

Igande auek guziak, Elizaren Bizitza adierazten digute: Pentekoste egunean jaio zan Eliza eta zeru-bidean dijoan Eliza.

Igande bakoitzak Pazko-Jaia berrituko digu, pekatutik bizitzara igarotzea gogoratuaz.

Igande bakoitzak, Kristo lanean agertuko digu.

Igande bakoitzak, Espiritu Santua gure animak santutzen azalduko digu.

Nere etxea betea dedin nai det, dio etxe-Nagusiak.

Etzagun aitzekerik asmatu ez sartzeko.

Gure etxea, zerua degu, noski; bañan, igande bakoitza, elizan alkartzean, zeruan alkartuko geran egunaren ixpillu bezela bear luke.

OTOITZA: Eskatu dezaiogun zeruko Aitari bere Semearen bitartez, ezagun zagula bere guganako maitasuna, beragandik beñere ez baztertzeko.

Epistola: S. Juan degu maitasunaren Bidalia.

Berak erakusten digu jauna-artzea, Jauna maite izatea dala.

Bañan ortara irixteko, naita naiezko, senide guziak egitan eta egitez maite izatea.

BERRIONA: Bana-banaka, guztiok deitu gaitu zeruko eztaietara Aita onak.

Bañan deitu guziak ez dira sartuko... ez dutelako erantzun nai izan.

Guk nai ezta, beste batzuen billa ote dabil zeruko Aita?